AHTak estaliko dituen aztarna arkeologikoetan elkarretaratzea egingo du igandean Araba Bizirikek
AHTaren obrek galtzada erromatar bat eta K.a. 3000. urteko herrixka bat estaliko dituzte Jundiz inguruan.
Araba Bizirik eta AHTaren aurkako plataformak ekimen bat antolatu du bihar, Apirilaren 2an, «Gure ondarea defendatu! Tren Soziala aurrera!» lelopean. Aztarna arkeologikoen inguruko hitzaldira deitu dute goizeko 11.00etan, eta ondoren AHTaren obretan elkarretaratzea egingo dute 12.00etan.
Qark Arkeologia taldeak bi aurkikuntza egin ditu Tresponde eta Jundiz artean. Astorga eta Bordele lotzen zituen «Iter XXXIV» galtzada erromatarraren zati bat topatu zuten, kontserbazio egoera onean, eta ikerketarako aukerak zabaldu dira galtzadaren eraikuntzari buruz informazioa eman dezakeelako. Bestalde, K.a. 3000. urte inguruko herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte, Neolito garaian erabilitakoa, erromatarrak heldu baino lehen.
Bi aurkikuntza hauek arriskuan daude, AHTaren obrek aste gutxi barru estali egingo dutelako aztarnategia. Qark enpresako arkeologoak aztarnak ateratzen ari dira, obrek suntsitu baino lehen. Araba Bizirik taldeak arkeologoen hitzaldira joateko deialdia luzatu du iganderako. Goizeko 11.00etan Jundiz industrialdea eta Tresponde herriaren arteko puntu honetan elkartuko dira, indusketa gunearen sarreran, eta aurkikuntza hauei buruzko informazioa jasoko dute. Ondoren, eguerdiko 12.00etan elkarretaratzea egingo dute AHTaren obretan bertan, Tren soziala aldarrikatu eta «Gure ondarea» defendatzeko.
Manifestazio nazional bat ere iragarri dute Araba Bizirikeko kideek, Maiatzaren 20rako. «Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik» izango du leloa, eta San Anton plazatik irtengo da manifestazioa, arratsaldeko 18.00etan, Gasteizen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!