[ARGAZKI GALERIA] Ehundaka lagunek exijitu dute «justizia» udaltzainek jipoitutako gaztearentzako
400 pertsona baino gehiago bildu dira Gasteizen orain aste batzuk bi udaltzainek jipoitu zuten gaztearekin elkartasunez «justizia» exijitu eta polizien «inpunitatea» salatzeko.
Gasteizko bi udaltzainek, 4403 eta 4531 zenbakidunek, 16 urteko mutil gazte bat lurrera bota eta jipoitu egin zuten sudurra apurtzeraino, patinete elektrikoan zebilela zebrabide bat gurutzatu eta ihes egiten saiatzeagatik. Lekuko batek grabatu egin zuen jazotakoa.
Gurasoek salaketa jarri dute (Udalak ez du ofizioz egin) eta ikerketapean daude bi udaltzainak. Hala ere, joan den astean Segurtasun Zinegotziak esan zuen ez zutela ardurarik hartuko epaileak hala agindu arte eta «errugabetasun presuntzioa» eskatu zuen polizientzako.
Gaur elkarretaratzean elkartu den jendeaz gain, Zabalganako hezkuntza-komunitateak ere babesa adierazi zion ohar batean gazteari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!