Laminorian eman diote hasiera «Babestu maite duzun mendia» dinamikaren edizio berriari
Larunbat honetan, martxoaren 25ean, Arabako Mendiak Aske plataformak hasiera eman dio “Babestu maite duzun mendia” mendi martxen edizio berriari. Helburua Araban ezarri nahi diren zentral eoliko eta fotoboltaikoen proiektuek arriskuan jartzen dituzten natur guneak ezagutaraztea da. Proiektu horiek oligopolioek sustatzen dituzte, plataformarn arabera, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko goi arduradunen oniritziarekin.
Uribarri-Jauregin egin dute lehen mendi martxa. Dozenaka mendizale elkartu ziren Laminoria inguruko mendietan bi ibilbide egiteko. Eremu horretan 8 aerosorgailuko eta 40 MW-ko potentziako zentral eolikoa da eraiki nahi dutena.
Eremu naturalak eta kontzejuen autonomia babesteaz gain, Aixeindar S.A. enpresaren lege-iruzurra salatu du Arabako Mendiak Askek. Izan ere, azaldu dutenez, Azazetako eta Laminoriako zentral eolikoak bi zentral ezberdin direla proposatzen du enpresak, «jakinda mendikate berdina partekatzen dutela, beraien arteko distantziak minimoak direla eta eneriaren ebakuazio azpiegitura amankomuna dutela». Estrategia horrekin enpresak 16 aerosorgailuko zentral baten ingurugiro eskakizunak saihestu nahi dituela azaldu dute.
Hurrengo deialdiak
Apirilaren 1ean Aramaion bigarren mendi martxa egingo da Amurrion. Bestalde, “Lurraldearen defentsan, Euskal Herria Bizirik” ekimenak sustatuta maiatzaren 20an arratsaldeko 18:00etan Gasteizen burutuko den Euskal Herri mailako manifestaldian parte hartzeko gonbita ere luzatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!