Gasteizko udaltzainek adingabe bati egindako erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 29an
Pasaden martxoaren 6an, Gasteizko bi udaltzainek 16 urteko gazte bat jipoitu zuten: sudurra hautsi zioten eta gorputzeko hainbat lekutan kontusio ugari eragin zizkioten, emozionalki txikituta uzteaz gain. Guraso eta lagunek elkarretaratzea deitu dute erasoa salatzeko, "ahanzturan gelditu ez dadin".
Pasaden martxoaren 6an, Aimarrek, 16 urteko gazte batek, polizia-erasoa jasan zuen bi udaltzainen eskutik. Sudurra hautsi zioten eta gorputzeko hainbat lekutan kontusio ugari eragin zizkioten, emozionalki txikituta uzteaz gain. Epaitegietan salaketa jarrita dagoen arren, gaztearen guraso eta lagunak beldur dira horrelako kasu larri bat «ahanzturan» gelditu ez ote den. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute martxoaren 29rako, erasoa salatzeko. Andre Mari Zuriaren enparantzan egingo da, arratsaldeko 19:30etan.
«Ez dezagun ahaztu adingabea dela, eta egoera honek guztiz jota utzi gaituela inguruan gauden pertsona guztioi. Jokabidea neurrigabea eta inkongruentziaz betea iruditzen zaigu, gure semeak egindako arauhaustea gorabehera. Epaitegian salaketa jarri dugu, baina ez dugu nahi gertatutakoa ahanzturan geratzea, eta are gutxiago beste pertsona bati berriro gertatzea, adingabea izan edo ez», esan dute ohar batean Aimarren senide eta lagunek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!