Ikasle bat atxilotu dute campusean, ikasle grebaren harira propaganda egiten ari zela
Polizia-indarrek martxoaren 30eko grebari lotutako propaganda politikoa egiten ari ziren hainbat ikasleren aurka egin dute Gasteizko campusean, eta gazteetako bat atxilo eraman dute.
Gedar.eus-en arabera, grebara deitzeko propaganda-ekintza bat egiten ari zirela, hainbat ikasle jarraitu ditu kalez jantzitako polizia-agente batek. Udaltzaingoari hots egin dio hark, eta udaltzainak campusera bertaratu dira. Fakultateetako batean babes hartzea lortu du gerora atxilotua izan den ikasleak, baina indarrez irtenarazi dute udaltzainek. Fakultate inguruan atxikirik izan ostean, Gasteizko Udaltzaingoaren Gamarrako polizia-etxera eraman dute.
Atxiloketa zela-eta, EHUko autoritateekin harremanetan jarri dira hainbat ikasle, baina «jarrera erabat pasiboa» erakutsi du unibertsitateak, gazteek azaldu dutenez. «Informazio-bideak moztu dizkigute eta atxiloketa euren muturren parean izan den arren, ez dute esku hartu», salatu dute.
Iluntzean protesta bat egin dute Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan. Ondoren jakinarazi dute atxiloturiko ikaslea aske atera berri zela, orduak egin ondoren polizia-etxean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!