Lehen arretako langileek Arabako zuzendaritzaren «jarrera autoritarioa» salatu dute, herri txikietan batez ere
Araba ESIko Lehen Mailako Arretako Langileen Batzordeak publikoki salatu du ESI horretako zuzendaritza azken hilabeteetan «jarrera autoritario eta inposatzailea» izaten ari dela lehen mailako arretako zentroetan eta, bereziki, herri txikietan lan egiten duten langileekin.
Sindikatuek modu bateratuan egindako ohar batean azaldu dutenez, Iceta Legea delakoaren ondorioz, aldaketa handiak emango dira osasun publikoan, lanpostu berriei eta behin-behinekotasunari dagokionean, batez ere. Hala ere, langileek «behin eta berriro» informazioa eskatu arren, ez diete informaziorik eman eta «gutxietsi» egin ditu zuzendaritzak.
Martxoaren 7an langileen batzordeak «premiazko bilera bat» eskatu zuen Arabako ESIko pertsonen zuzendaritzarekin, gai hori aztertzeko, eta oraindik ez dute inolako erantzunik jaso, salatu dutenez.
Lagileen batzordeak azpimarratu du «Osakidetzak ez duela negoziaziorik egin nahi izan plantillaren lan-baldintzei dagozkien gaiak jorratzen diren inongo arloetan, Mahai Sektorialetik hasi eta ESI bakoitzeko zuzendaritzekin egin beharreko bileretaraino».
«Onartezina» dela uste dute, eta dei egin diote zuzendaritzari «jarrera aldatzeko eta ESI honetako Lehen Mailako Atentzioko Langileen Batzordearekin bilera bat lehenbailehen deitzeko».
Osasun Publikoaren egoera txarra eta pribatizazio-politikak jomugan
EAEko eta Arabako osasun sistema publikoaren desmantelamendua sindikatu eta herritarren ahotan dago azken hilabeteetan. Besteak beste, orain egun batzuk, ELA sindikatuak salatu zuen Osakidetzak Arabako Osasun Mentalerako iragarritako plan berriak «oheak eta langileak» murriztuko dituela.
Bestalde, Osasun Publikoa Aurrera Plataformak iragarri du manifestazioa egingo dutela apirilaren 22an, Gasteizen. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren kudeaketa gaitzetsiko dute mobilizazio horrekin eta Osasun Saileko arduradunen, Arabako ESI eta Arabako Osasun Mentaleko kudeatzaileen dimisioa eskatuko dute, Osasun sistema publikoaren alde.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!