De Miguel auziaren epai irmoa eman du Auzitegi Gorenak
Jada ez dago helegiterik egiteko aukerarik. Bestalde, Jaurlaritzaren esku utzi du auzitegian De Miguel kaleratzea.
Espainiako Auzitegi Gorenak De Miguel auziaren epai ofiziala jakinarazi du: Alfredo De Miguel, Koldo Otxandiano eta Aitor Telleria EAJko goi-kargudun ohiak eta Xabier Sanchez Robles Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendari ohia espetxera sartuko dira kondenak betetzeko eta ezin da jada errekurtsorik jarri.
Eusko Jaurlaritzaren esku dago orain Alfredo De Miguel HAZI Fundazio publikotik kaleratzea, Itsas Garapen Elkarteko koordinatzailea baita egun, auzipetua egon arren. Izan ere, ikertua eta epaitua izaten ari ziren bitartean, lehen auzialdian, Hazi erakunde publikoan kategoria gorena lortu zuen De Miguelek ‘de facto’, koordinazio eta ordezkaritza lanak eginez arrantzaren arloan eta 57.407,45 euroko soldata jasoaz.
Bestalde, bi urte baino gutxiagoko espetxe zigorra duten auzipetuek kartzela ekidin ahalko dute, isunak ordainduta.
Lau zigortu nagusiek ere badute espetxea saihesteko aukera: osasun arazoak argudiatzea, gertagarria Otxandiano eta Telleriaren kasuetan; edo indultu bat eskatzea, De Miguelen eta Sanchez Robles kasuetan.
De Miguel auzia 2009ko abenduan hasi zen ikertzen. Ainhoa Alberdi abokatu eta enpresaburuak salaketa jarri zuen Arabako Fiskaltzan, De Miguelek 100.000 euroko komisioa ordaintzeko presioa egin ostean. Alfredo De Miguel foru diputatua zen, Arabako Buru Batzarreko kide garrantzitsua, gainera.
Ikerketa judizialak ustelkeria trama oso handi bat eman du ezagutzera. Horietako asko Miñaoko Teknologia Parkeari lotuta egon ziren, bai beste zenbait administrazio publikori ere, hala nola Zanbrana, Zigoitia eta Lapuebla de Labarcako udalei.
Kontratu publikoak ematearen alde komisioak kobratzea da delitua, baina hori egiteko delitu mota asko egin behar dira atzetik, eta epaiketan horietako asko azaleratu ahal izan dira. Besteak beste, influentzia trafikoa, prebarikazioarekiko indukzio edo lankidetza, funtzionariok erostea, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, dokumentuak faltsutzea, legez kanpoko elkartzea edo eta kapitalak zuritzea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!