Ikasle greba deitu du IAk martxoaren 30erako
"Enpresari handien hezkuntzak miseriara kondenatzen dituela" salatuko dute eta ikasleak antolatzeko aldarrikapena zabaldu. 11:30etan izango da mobilizazio nagusia, Andra Mari Zuriaren plazatik hasita.
Enpresari handien hezkuntzak miseriara kondenatzen gaitu. Ikasle langileok borrokara! lelopean, greba deitu du Ikasle Abertzaleak-ek martxoaren 30erako.
«Hezkuntza sistema enpresari handien menpe dagoen instituzio bat gehiago da; bankari eta finantzario handiek kontrolatzen dute eta ikasleok gure azalean bizi ditugu horren ondorioak», esan dute IAko kideek manifestazioa aurkezteko prentsaurrekoan. Azaldu dutenez, gizarteko gainontzeko sektoreak bezala, hezkuntza instituzioa ere «ziklo ekonomiko berrira egokitu» behar da, «etorkizuneko murrizketetara egokituz, hezkuntza instituzioarekin negozioa eginez eta, batik bat, prekarietatean biziko den subjektua sortuz, ikasle langilea, hain zuzen ere».
Horretarako, enpresari handiek curruculumean esku hartzen dutela salatu dute, «diziplinamenduan oinarrituko den heziketa eredu bat» ezarriz bigarren hezkuntzan.
Unibertsitatean, halaber, «enpresarien araberako graduak» sortzen direla eta, beste batzuk, berriz, «guztiz debaluatzen» direla seinalatu dute.
Eredu dualaren bidez lanbide heziketa «enpresarien guztiz menpeko» bilakatuko dela ere azaldu dute.
IAk gogorarazi du, bestalde, azken urteetan » proletalgoa hezkuntzatik kanporatua izaten ari dela». Zentzu horretan, «heziketa zentroak diziplinamendu laboral eta sozialerako bilakatzen» ari direla uste du ikasle antolakundeak.
«Ideologizazioan eta despolitizazioan oinarritzen den hezkuntza hau suntsitu beharra daukagu, gaurdanik ikasleria antolatuz, indarrak metatuz eta subjektu politiko aktibo gisa jardunez», aldarrikatu dute. Horretarako egin dute martxoaren 30ean borrokara batzeko deia, «enpresari handien hezkuntzak miseriara kondenatzen gaituela» salatzeko.
11:30etan hasiko da mobilizazioa, Andra Mari Zuriaren plazatik. Ikastetxeetan aurkezpenak egingo dituzte aurreko asteetan.
#m30ikaslegreba | Martxoaren 30ean ikasle greba dugu.
Ikastetxeetan egingo ditugun aurkezpenetara hurbildu eta gurekin antolatu! pic.twitter.com/vSzv0d9ge5
— Gasteizko IA (@IAGasteiz) March 15, 2023
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!