[ARGAZKI GALERIA] Martxan da greba orokor feministaren aldeko olatua Araban zehar
Mugimendu feministak eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, ekimenak eta ekitaldiak izan dira Arabako eskualdeetan, herrietan, hiriburuan eta auzoetan; eta martxoan zehar ere askotariko jarduerak izango dira.
Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, milaka pertsona mobilizatu dira Araban. Martxoaren 8a abiapuntutzat hartuta, zaintza eskubide unibertsalaren aldeko greba orokorrerako prozesua martxan jarri du Mugimendu Feministak.
Denon bizitzak erdigunean: zaintza iraultzea, dena aldatzeko lelopean, «egungo zainketa erregimen kapitalista eta patriarkala eraldatzea» izan da Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarri nagusia aurtengo Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba orokor baterako prozesua abiatu duela jakinarazi du goizean, Bilbon egindako prentsaurreko batean. Zaintza eskubide unibertsala izango da grebaren ardatza, eta herri mugimenduekin, mugimendu sozialekin eta sindikatuekin batera egingo da: «Greba feminista orokor batera goaz, eta gaur, Martxoak 8, lehen urratsa da», iragarri dute. Hau da, oraingoan greba feminista ez da martxoaren 8an izango, baizik eta aurrerago jakitera emango duten beste data batean.
– Zuia – Zigoitia – Urkabustaiz –
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!