Arabako metalgintzako hitzarmena sinatu dute
Irailean sinatu zuten aurreakordioa LAB, CCOO eta UGT sindikatuek patronalarekin, hilabetez greba eta mobilizazioak egin ondoren.
Irailean aurreakordioa sinatu zuten sindikatuek, LAB, CCOO eta UGTk, SEArekin hitzarmena erdietsi dute gaur, azaroak 21. Lan Delegaritzaren eskuetan dago orain, eta hurrengo asteetan argitaratuko da Arabako Aldizkari Ofizialean.
LAB sindikatuak gogorarazi nahi izan du hitzarmenaren argitaratze momentuan dagoeneko sektorean ez dauden baina 2022an zehar Arabako metalgintzan lan egin duten langileei ere egokitu ahal zaiela bertan jasotakoa.
Bigarren bileran ELAk ezezkoa eman zion SEAren proposamenari. Azkenean, beste hiru sindikatuek aurreakordioa lortu zuten SEArekin. ELAk, berriz, aurreakordioa errefusatu zuen, «ez dituelako betetzen gehiengo sindikalarekin adostutako gutxieneko helburuak».
Hauek dira aurreakordioaren edukiak:
• 8 orduko lanaldi-murrizketa
• Soldata-igoerak
• Ultraaktibitate mugagabea
• Aplikazio-klausula
• Igoerak eta KPIaren berrikuspena hitzarmenaren amaieran
• Antzinatasuna ere gehikuntzekin lotuta egotea (2018tik izoztuta dago)
• Izatezko bikoteen eta ezkondutako bikoteen berdintasuna, asistentzia medikorako baimenak Osasun Zerbitzu Publiko guztietara zabaltzea (orain arte Osakidetzarentzat bakarrik) eta baimen laburretan testuan jasotzea lehen eguna laneguna izateko betebeharra.
• ABLEetan lan egindako denborak antzinatasunari ere eragitea
• Bizkaiko subrogazio-klausulara hedatzea zuntz optikoa eta telefono-lineen instalazioa eta mantentze-lanak. Gainera, batzorde bat eratuko da hura nola zabaldu aztertzeko.
• Berdintasun Batzordea, non LGTBI+ kolektiboak ikusgarritasuna izango duen.
• Lan-jatorriko aldi baterako ezintasunen osagarriak: % 100 lehen egunetik Soldata Errealetan
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!