Danele Sarriugarte: «Errezagoa izan daiteke AEBtako arrazakeria ikustea gure herrietakoa baino.»
"Euskal Herriaren historiarekin, gauza batzuetan, liburu honek amankomuneko puntu asko ditu."
Assata Shakur AEBtako New York Hiriko Queens auzoan jaio zen 1947ko uztailaren 16an. 60. eta 70. hamarkadan Pantera Beltzen alderdian eta Beltzen Askapenerako Armadan militatu zuen iraultzaile beltza da. 1987.urtean eta Kuban errefuxiatuta zegoela, «Autobiografia bat» liburua argitaratu zuen. FBIren bilatuenen zerrendan dago eta 2 milioi dolar eskaintzen ditu bere atxiloketa ahalbideratu dezakeen informazioaren truke. Egun, Assatha Shakur Kubaren babespena jarraitzen du.
Danele Sarriugarte berriz, idazle, itzultzaile, literatura-kritikari eta kazetaria da. Dagoeneko ibilbide oparoa egina du Danelek literaturaren munduan zehar. «Erraiak» eta «Azala erre» eleberrien idazlea da, poesia, narratiba, antzerkia eta haur eta gazteen literatura ekarri du euskarara. Baita saiakera ugari ere, besteak beste, Monique Wittigen «Pentsamendu heterozuzena», Angela Davisen «Emakumea, arraza klasea» edo Nancy Fraserren «kapitalaren lantegi ezkutuak».
Assata Sakhurren «Autobiografia bat» ingelesetik euskarara ekarri berri duela eta, Hizpidean izan dugu Danele.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Danele Sarriugarte: "Errezagoa izan daiteke AEBtako arrazakeria ikustea gure herrietakoa baino."00:19:55
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!