HALA BEDI ROOM | Dj Txori
II.HALA BEDI ROOM | Oraingo honetan Dj Txori izan da gurekin.
Adrian Martinez, artistikoki eta sozialki Dj Txori bezala ezaguna, 1989an jaio zen.
2008ko udan hasi zen nahasketaz eta Dj-az interesatzen. Bere lehengusu Javier Villalba (Tech-houseko dj-a Nafarroako eta Errioxako eszenetan) izan zen musikaren zein teknikaren aldetik bere lehen eragin handia eta garrantzitsuena. Honek, ezagutzen ez zituen hainbat artista eta musika estilo ezagutuz, aukera ugari eskaini zizkion.
2009an eman zuen lehen boloa, Orbisonik (Orbiso) herriko gazteek Arabako mendialdean urtero antolatzen duten musika jaialdian.
Handik gutxira, Iñigo Egurenekin batera, Tiriki & Traun sortu zuten. Elektro-swingean oinarritutako proposamen desberdin bat. 2016ko hasierara arte aktibo egon ziren.
Tarteki eta hausnarketa baten ondoren, pintzelkada atmosferikoagoak, minimalistagoak eta landuagoak dituen elektronika baten bilaketan murgiltzen da, Deep-house eta technoaren artean mugituz, ekoizleen erreferentziatzat hartuz: Township Rebellion, Hidden Empire, Stephan Bodzin, & Me.
2016an, Beñat Goitia artista gasteiztarrak soinu-banda elektronikoa ekoiztea eta sortzea proposatu zion, Isturitzetik Etiopian Barrena. Aldi berean, musika elektronikoaren Elkarr Kolebtiboa taldeko kide izatea erabaki zuen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!