Fatima eta bere familia, urik eta erroldatzeko aukerarik gabe
Auzoan Bizi, Gasteizko Alde Zaharreko Etxebizitza Sareak, Gasteizko Alde Zaharrean bizi den Fatimaren familiaren ur-hornidura eta erroldatzeko eskubidea bermatu ditzala eskatu dio Udalari.
Fatima eta Budiak 3 alaba dituzte, 2, 6 eta 7 urtekoak. Gasteizko Alde Zaharrean bizi dira, «Udalak abandonatutako etxe batean», Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu duenez, urik gabe eta erroldarik gabe.
Auzoan Biziren arabera, errolda eskuratzeko «bide luzeak» blokeatu egiten du Fatimak eta bere senideek oinarrizko eskubideak eskuratzea; horien artean, osasunerako eskubidea, zerbitzu publikoak erabiltzekoa, boto-eskubidea, elikadura eta etxebizitzaren inguruko laguntza ekonomikoak eta prestazioak eskuratzea, euren egoera administratiboa erregulatzea edota alaben hezkuntza-eskubidea.
Gogorarazi dute kontsumitzaile zaurgarriei hornidura moztea debekatuta egiten duela 11/2022 dekretuak, abenduaren 31ra arte. «Eta hara non Udalak, familiaren errolda oztopatuta, uko egin dion familiari estatus burokratiko “zaurgarria” esleitzeari, nahiz eta administrazioak berak sortutako estatusa izan», gaitzetsi dute.
Udalak familia honen egoera «iraunarazi» egiten duela ere salatu dute, bereziki larritzat joz negua gerturatzen ari delako.
Egoera horren aurrean, Fatimak eta bere familiak Auzoan Bizin antolatzea erabaki dutela azaldu dute, «egoera publiko egiteko eta etxebizitza duina eta errolda izateko eskubidea urgentziaz aldarrikatzeko».
Ur-hornidura ezarri eta erroldatzea Udalaren ardura
Auzoan Bizik Udalari eskatu dio Fatimaren eta bere familiaren etxean ur-hornidura berriz ezarri eta familia osoa «berehala» erroldatzeko. Horretarako dituen «baliabide guztiak» erabiliko ditu Etxebizitza Sareak.
Gasteizko Udala seinalatu dute «udalerria delako bertan bizi den edonoren errolda errazteko betebeharra duena». Izan ere, azaldu dutenez, errolda oztopatzeak askoz gehiago okertzen du hasieratik oso egoera zaurgarrian dauden pertsonen egoera.
«Etengabe» errepikatzen den egoera langile klase migratuarentzako
Horrelako egoerak, erroldarik gabe oinarrizko eskubideen urraketak, sarri ematen direla jakinari du Auzoan Bizik: «maiz Udalak oztopoak jartzen ditu norberaren bizilekuan erroldatzeko, baldintza oso zailak betetzeko eskatuz; hala, langile klase migratuaren eskubideak urratzen dira, eta gainera, are gehiago pobretzen dira errolden salerosketa zirkuitua sortuz».
Alde Zaharreko bizilagunei elkartasunerako deia luzatu diete: «Auzokideak animatu nahi ditugu beren elkartasuna adieraztera, antzeko egoeretara adi egotera, eta Auzoan Bizirekin harremanetan jartzera (etxe)bizitza eta bizitza duinak defendatzen jarraitzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!