Ingurumen-talde teknikoak egindako txostena Aldundiak «nahita» ezkutatu duela salatu dute
Azazetako zentral eolikoari buruzko txostena ezkutatu izana "oso larria" da Arabako Mendiak Aske plataformaren arabera. Dokumentu horrek "indartu" egiten du Azazeta Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko eskakizuna.
Arabako Mendiak Askek salatu du Arabako Foru Aldundiak «nahita» ezkutatu duela Arabako Foru Aldundiko ingurumen-talde teknikoak Gasteizko mendietan proiektatutako Azazetako zentral eolikoari buruzko txostena.
Dokumentu horretan, plataformak ohar batean azaldu duenez, «agerian geratzen dira Aixeindar enpresak egindako Ingurumen Inpaktuaren Azterketaren (IIA) akatsak»: mehatxatuta dagoen landarediak eraikuntza-fasean jasango lituzkeen kalteak ez dira behar bezala baloratu (soilik kalte ertaintzat jotzen dira); ez dira deskribatu katalogatutako landarediarentzat eta habitat naturalentzat sentsibilitate bereziko diren eremuak eta, beraz, ez dira baloratu; Europa mailan Lehentasunezko Intereseko Habitat gisa hartzen diren eta inguru honetan aurkitzen diren orkidea motak ez dira kontuan hartuak izan; ez dute kontuan hartu gutxieneko behaketa-aldia, eta aldi hori ezarritako denboralditik kanpo egin dute; eta, azkenik, aurreikusten diren neurri babesle eta zuzentzaileak oso orokorrak dira, proiektu honen eta kokaleku honen ezaugarri berezien neurketa eta zehaztapen zehatzik gabe.
«Ingurumen Saileko teknikariek ondorioztatu dute azpiegitura honek kalte nabarmenak eragingo lituzkeela landaredian, lehentasunezko interesa duten habitatetan eta/edo interes komunitarioko habitatetan eta mehatxatutako floran», azaldu du Arabako Mendiak Askek. Horri, faunari eragingo dion kaltea gehitu dio, hegazti migratzaileei bereziki.
Larritzat jo dute Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak ezkutuko txostena argitaratu aurretik egindako adierazpenen izaera: «Azazetako zentral eolikoa bideragarria dela ziurtatu zuen, Aixeindarrek (Energiaren Euskal Erakundearen %40ko eta Iberdrolaren %60ko partaidetza duen enpresa) aurkeztutako ustezko neurri zuzentzaileek hala justifikatzen zutelako».
«Argi eta garbi dago gezur nabarmena dela, eta ageriko helburua duena. Arabako administrazio publikoaren ordezkari nagusiak sektore pribatuaren interesekin bat egitea, interes publikoa zaintzen duten ingurumen-profesionalen lan bikaina alde batera utzita, aurre egite larria da; azaldu duen jarrera honekin, diputatu nagusiak argi erakutsi du ez dela gai lurraldea zaintzeko eta kontserbatzeko duen betebeharrari aurre egiteko», gaitzetsi dute.
Neurriak
Palataformak «erantzukizunak» eskatu ditu «gizarteak duen informazio-eskubidearen urraketa honen eragileei», gertakarien larritasuna dela eta.
Era berean, berretsi dute ezkutuko azterlanek berriro indartzen dutela Azazeta gutxienez Kontserbazio Bereziko Eremu kategorian sartzeko beharra; izan ere, «ingurumena babesteko figura horrek zentral eolikoentzat baztertze-eremu izatea ekarri beharko luke».
Azazetako zentral eolikoaren proiektua berehala bertan behera uztea exijitzen dute, ondorioz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!