Manex Agirre: «Izan duen bilakaera eta une honetan dagoen mugimendua ikusita, Gasteizen euskarak ez du afoniarik.»
"Gasteizko saioko sailkapenaren gakoetako bat urduritasuna kudeatzen jakitean egon zela esango nuke."
Euskal herriko bertsolari txapelketaren hitzordu bikoitza dugu asteburu honetarako: Larunbatean Donostian izango da saioa; igandean, berriz, Lizarran. Donostiarako sarrerak agortuta daude baina zuzenean jarraitu ahal izango da Internet bidez.
Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko saioa. Kantuan ariko diren bertsolariak Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Beñat Iguaran Amondarain, Eñaut Martikorena Lizaso, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, Onintza Enbeita Maguregi izango dira. Gai-emaile lanetan Leire Garatxena Larrabe arituko da.
Igandean beste saio bat jokatuko da Lizarrako Los Llanos aretoan. Bertsotan Aitor Bizkarra Ruiz, Asier Azpiroz Iztueta, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga ‘Mantxi’, Maialen Akizu Bidegain eta Unai Gaztelumendi Arandia ariko dira. Saioaren gidari lanetan, berriz, Amaiur Lujanbio Agirre ibiliko da.
Saio biak 17:00etan hasiko dira; ateak, berriz, 16:00etan irekiko dira.
Txapelketaz, bertsolaritzaz eta pasa den igandeko Gasteizeko saioaz mintzatu gara Manex Agirre bertsolari arabarrarekin. Eta elkarrizketa amaitzeko perla bat, Peru Abarrategik Arabako bertsolari txapelketako txapela buruan zuela botatako agurra.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Manex Agirre: "Izan duen bilakaera eta une honetan dagoen mugimendua ikusita, Gasteizen euskarak ez du afoniarik."00:17:48
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!