Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetako bat jokatuko da Gasteizen igandean
Irailaren 24an hasi zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta bi saio jokatu dira asteburu honetan: lehena larunbatean Gotaine-Irabarnen, eta Gasteizen bigarrena, igandez.
Gasteizeko saioa, gainerako guztiak bezala, arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Europa Jauregian jokatuko da, Arabako azken Bertsolari Txapelketaren finala egin zen leku berean. Zehazki, Maria de Maeztu entzunaretoan izango da saioa.
Oholtzara igoko dira Manex Agirre Arriolabengoa arabarra, Amaia Iturriotz Etxaniz, Haritz Mujika Lasa, Iban Urdangarin Lardizabal, Miren Artetxe Sarasola eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Manex Agirre da Txapelketa Nagusian lehiatzen diren bi arabarretako bat, eta Peru Abarrategi Sarrionandia bestea, 2022ko Arabako txapelduna. Abarrategik iragan larunbatean egin zuen Txapelketa Nagusiko lehen saioa, Getxon. Alaia Martin izan zen irabazlea 738 punturekin, zuzenean finalaurrekora sailkatuz horrela. Haren ondotik geratu ziren Nerea Elustondo 695rekin, Agin Laburu 685rekin, Oihana Bartra 653,5ekin, Unai Mendizabal 635ekin eta Peru Abarrategi 627rekin.
Sarrerak eskuratzeko 15:00etan irekiko da leihatila. Aretoko atea 16:00etan zabalduko da. Interneteko salmentari dagokionez, sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Gotaine-Irabarnen Ane Labaka Mayoz, Eneko Lazkoz Martinez, Julio Soto Ezkurdia, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Iguaran Barandiaran eta Patxi Iriart Hiribarren dira oholtzara igoko diren sei bertsolariak. Aritz Bidegain Airek aurkeztuko du saioa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!