Uztailaren 5ean aurkeztuko dute Topagune Sozialista Gasteizen
Durangon egingo diren tailerrak, kontzertuak, kirol erakustaldiak, ikuskizunak, eta hitzaldiak azalduko dira aurkezpenean eta beharrezkoa den informazio guztia eskainiko. Topagunera joateko sarrerak ere eskuratu ahalko dira.
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek hirugarren Gazte Topagune Sozialista egingo dute uda honetan. Bost eguneko elkargunea izango da, uztailaren 20tik 24ra, Durangon.
Formakuntzara eta aisialdira bideraturiko ekimena da Gazte Topagune Sozialista. Aurreko edizioa, bigarrena, 2021eko urrian egin zen Altsasun. 1500 lagun baino gehiago batu ziren.
Aurkezpena Gasteizen
Gazte Topagune Sozialista herriz herri aurkezten ari dira Euskal Herri osoan, eta bada zita Gasteizen ere: uztailaren 5ean, asteartea, arratsalde osorako egitarau baten baitan izango da ekimena ezagutzeko aukera, Auzolana Pilotalekuan.
Arratsaldeko 18:00tan hasiko da egitaraua, pilota partidu batekin. Ondoren, Topagunearen inguruko azalpena emango da; eta azkenik, ikuskizun artistiko bat eskainiko dute.
Uztailaren 20tik 24ra Durangon egingo diren tailerrak, kontzertuak, kirol erakustaldiak, ikuskizunak, eta hitzaldiak azalduko dira aurkezpenean eta beharrezkoa den informazio guztia eskainiko. Topagunera joateko sarrerak ere eskuratu ahalko dira.
Aurkezpenera dei egin dute, beraz, GKS eta IAk, «Topagunearen berri izateko parada ezin-hobea» izango delakoan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!