Gaur dago finkatuta Legutioko Desjabetuon Hotela husteko data
Egun osoko egitaraua antolatu zuten atzo, astelehena. Espazioa defendatzera deitu dute gaur. Desalojoa gelditzera bertaratutako 20 lagun inguru zauritu ditu Ertzaintzak.
Joan den ostiralean jakinarazi zutenez, gaur da, ekainak 28, Desjabetuon Hotela Zentro Sozialista husteko eguna. Espazioa babestu eta elkartasuna erakusteko hiru eguneko egitaraua antolatu dute zentroko kideek, atzo hasita.
Gaur, goizeko 9:00ak orduko, dozenaka lagun elkartu dira Desjabetuon Hotelean desalojoari aurre egiteko. Gedar hedabideak jakinarazi duenez, Ertzaintza ere bertaratu da. Goizeko 10:00etan, parez pare daude zentroa babesten ari diren dozenaka lagunak eta dispositibo poliziala.
11:00etarako Ertzaintza espazioa babesteko elkartu diren gazteen aurka oldartu da. Zaurituak ere izan dira, Gedar-ek jakinarazi duenez. Hogei lagun inguru zauritu dituzte eta horietako batzuei erradiografiak egin beharko dizkiete. Pertsona batek traumatismo kraneoentzefalikoa dauka. Bi pertsona eraman dituzte atxilotuak.
Ertzaintzak hainbat gazte zauritu ditu Legutioko Desjabetuon Hotelaren desalojoan pic.twitter.com/KOH9vUPvQC
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) June 28, 2022
2019an sortu zen Legution Desjabetuon Hotela Zentro Sozialista. Ordutik, ekimen sozial eta politiko ugari jarri dituzte martxan: ikasteko gela eta elikagaien bankua, adibidez.
Igandetik hasita, gaur arteko egitaraua antolatu dute espazioa defendatzeko. Bi egun hauetan kontzertuak eta hitzaldiak egin dituzte, besteak beste. Gaur goizean gosaldu eta zentroa defendatzeko deialdia egin dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!