Enegas enpresako zuzendaritzako kide batek Araban lur azpiko gasa esploratzeko exijitu du: «Qué cojones debate: exploremos de una puñetera vez eso que tenemos debajo, joder»
Enegas enpresako zuzendaritzako kide eta Bizkaiko Badia Gasako presidentea da Juan Andrés Díez de Ulzurrun. Gas naturala, geopolitika eta lehiakortasuna izeneko hitzaldian, Bilboko Merkataritza Ganberan, Subijako gasaren prospekzioa «berpizteko» exijitu du, hautsak harrotu dituzten hitzekin: «Hay gente que dice, resucitemos el debate, y yo me atrevo a decir: qué cojones debate: exploremos de una puñetera vez eso que tenemos debajo, joder».
Polemika sortu dute Enegaseko karguaren adierazpenek, eta enpresak ohar bidez komunikatu du «modu pertsonalean hitz egin duela», ez dela «konpainiaren bozeramaile autorizatua» eta «bere hitzek ez dutela inola ere Enagasen jarrera ordezkatzen». Gas arloko enpresa handienetakoa da Enegas Espainiar estatuan: IBEX 35eko kide da eta Gaviota gas plataformaren jabea, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzak eta Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi S.A.-k (SHESA) zuten Araban gasa ustiatzeko proiektua. Horretarako Subijanako Armentia-2 putzuan prospekzioak egin nahi zuten aurretik.
Arabako gas esplorazioen proiektua geldituta dago 2020ko abenduan Gasteizko Udalak baimena ukatu zuenetik, hirigintza planarekin bateragarria ez zelako, eta debekatu egiten dituelako ustiaketa berriak Espainiako Gobernuak onarturiko Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legeak. Lege hori onartuta, ezin da hidrokarburoak esplotatzeko edo ustiatzeko jarduerarik egin, ez lurrean ez itsasoan. Hala ere, Jaurlaritzak helegitea du jarria erabaki horren aurka.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!