26 grafitigile atxilotu dituzte, Hego Euskal Herriko tren eta metro bagoietan margotzeagatik
Tren eta metroetan 463 grafiti egitea eta bi milioi euro inguruko kalteak eragitea egotzita, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak 26 lagun atxilotu dituzte; horietako hamar Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan bertan. through Alea.eus
Hilabete gutxi igaro dira Gasteizko Udalak «grafitigileen ehiza» iragarri zuenetik, eta azpi-kultura honen aurkako kanpainak lehen atxiloketak ekarri ditu: guztira, 26 grafitigile atxilotu dituzte ostegun honetan; horietako hamar Hego Euskal Herrian, eta beste hamasei Espainiako Estatuan. Leporatutako delitua: 463 pintada tren eta metro bagoietan eta bi milioi euro inguruko kalte ekonomikoa.
2021eko apirilean abiatu zen ikerketa, eta Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren operazio bateratua izan da, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaltzaingoen laguntzarekin. «Ikerketa konplexua izan da, delituen ibiltaritza kriminalaren ondorioz, arrastatuak Estatuko leku ezberdinetatik mugitzen baitziren», azaldu du Ertzaintzak, prentsa ohar batean. «Ikertuetako batzuek Europako beste herrialde batzuetara ere bidaiatzen zuten grafitiak egitera».
Garraio operadoreek aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Poliziak egiaztatu ahal izan zuen egitate ugari zeudela argitu gabe. Besteak beste, kaltetutako enpresei kalteen argazki-txostenak eta peritu-txostenak eskatu dizkiete, eragindako kalte ekonomikoa kalkulatzeko. Salatutako grafitietan agertzen diren sinadura edo tag askoren egileak frogatu ahal izan dituzte, baita Katalunia edo Valentziako Erkidegoan egindako zenbait grafitiren egiletza ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!