Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band, Rotten XIII eta beste asko Gasteizko Txosnetan
Sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzertu. Lelo horrekin ekin diote Gasteizko Txosnek jaietan kontzertuak emango dituzten taldeen izenak publiko egiteari. Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatuko dira, eta txosnak egongo dira bi urteren ondoren.
Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada. Bi hilabete falta diren honetan, hasi dira Gasteizko Txosnak jaietan izango dituzten kontzertuak iragartzen.
Oraingoz, data bi dira ezagutzen direnak: abuztauren 4an Ibil Bedik emango dio txosnaguneari irekiera, eta 9an Zetak eta Dupla taldeekin itxiko da.
Hauek dira iragarri diren kontzertuak:
- Ibil Bedi: abuztuaren 4ean Nafarroako pop rock taldeak irekiko du txosnagunea.
- Broken Brothers Brass Band: Iruña, Jazz Brass Band
- Willis Drummond: Baiona, rock
- Aiaraldeko Sound System: Aiaraldea, Dub soinu sistema
- Tatxers: Iruña, Punk, mod, oi! eta pop
- Sara Hebe: Argentina, hip hop
- SUA: Maruri, indie rock eta post punk
- ZETAK: Nafarroa, pop elektronikoa
- DUPLA: Agurain, musika urbanoa
- NHIL: 2020 urtean GTX banda lehiaketa irabazi zuen taldea
- Garilak 26: Bizkaia, erromeria
- Rotten XIII: Tafalla, punk rock
DJak:
- DJ Bihotza
- DJ Malandro
- DJ Pezon
- Villatekk
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!