«Bi arnas» dokumentala eman eta egileekin solasaldia egingo dute Errekaleorren
Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama Mari Nieves Diaz ditu protagonista dokumentalak, eta Sorzabalek atxiloaldian jasandako torturak hizpide. Ekainaren 9an, 19:00etan, Errekaleorreko Barroso zineman izango da ikusgai.
«Torturak Euskal Herrian eragindako zauria ez da itxi. Azken bost hamarkadetan tortura eta tratu txarrak sufritu dituzten euskal herritarrak milaka zenbatu daitezke, nahiz eta, bakan batzuk baizik ez diren ofizialki aitortuak izan. Hori gutxi ez eta asko dira torturetan oinarritutako testigantzen ondorioz preso segitzen duten euskal herritarrak». Historio horiek guztiak lau haizetara zabaltzeak duen garrantziaz jakitun, «aletxoa» jarri nahi izan dute «Bi arnas» filmaren egileek.
Iratxe Sorzabal eta haren ama Mari Nieves Diaz protagonista dituela, Euskal Herrian erabilitako tortura sistematikoak sortutako errealitatean sakontzen duen dokumentala da. Maiatzean estreinatu zen eta, oraingoan, Errekaleor Auzo Askera ekarriko dute. Ekainaren 9an, arratsaldeko 19:00etan emango dute Barroso zineman, eta egileekin solasteko beta izango da.
Sorzabalaen kasuaz gain, beste ahots batzuk ere jaso dituzte dokumentalean: Nekane Txapartegi, Sorzabalen garai beretsuan torturatua hori ere, Paco Etxeberria forentsea eta Serge Portelli epailearen lekukotzek osatzen dute ama-alaba protagonisten kontakizuna.
Iratxe Sorzabalek, preso denez, ezin izan du zuzenean parte hartu. Hiru aldiz ageri da dokumentalean: 2001ean egin zioten elkarrizketa batean, exiliatua zela; antzezlan baterako idatzitako errelato metaforiko baten bidez; eta Madrilen egindako deklarazioetan, 24 urteko kartzela zigorra ezarri zion tribunalean.
«Bi arnas» dokumentala
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!