Txago, Adurtza eta Judimendiko jaietan ez da eraso matxistarik onartuko: jai batzordeek bat egin dute Mugimendu Feministaren protokoloarekin
Jai batzorde horiek osatzen dituzten auzoko eragileek ohar batez zabaldu dute bat egiten dutela "Gasteizko Mugimendu Feministak zein Neska* Gazteek aldarrikatzen duten borroka feministarekin". Protokoloan oinarritutako dinamikak jarri dituzte abian, eraso matxistei "planto" egiteko.
Txagorritxu, Judimendi eta Adurtza auzoetako jai batzordeek ohar bateratu batean esan dute bat egiten dutela «Gasteizko Mugimendu Feministak zein Neska* Gazteek aldarrikatzen duten borroka feministarekin».
Horretarako, protokolo feminista jarraituz, hainbat dinamika jarri dituzte martxan. Hasteko, sentsibilizazio kanpaina bat abiatu dute, “Txartel moreen” bitartez. Jai guneei dagokienez, puntu moreak prestatuko dira erasoei aurre egiteko; eraso matxistak jasoz gero arreta telefono bat ahalbidetuko da (747 41 48 43); eta txosnagunean ardura feministak zapi morez identifikatuko dira. Esan dute ez dela inolako jarrera matxista, LGTBI+fobo, arrazista eta faxistarik onartuko.
Bi urteren ostean «gure jai guneak, ohiturak, borrokak, aldarriak, disfrutea» berreskuratuko ditugula ospatu dute aipatutako jai batzordeek eta, Covid19-ak baldintzatu arren denbora honetan, «gogor eta tente hemen» jarraitzen dutela.
Ospatzekoez gain, gogora ekarri dituzte tarte honetan «gorakada izan duten eraso matxista zein LGTBI+ fobikoak, bai gure auzo, herrietan eta Euskal Herri osoan». Egoera guzti hori berriro ere patriarkatuak baliatu duela salatu dute, erasoak «inbisibilizatzeko eta normalizatzeko».
Gauzak horrela, beste urte batez, auzoetako emakumeek* berretsi dute auzoetako jaiak ez direla jendartetik at dauden burbuila zoragarri isolatuak: «Egun eta gauez urtean zehar erreproduzitzen diren idea estereotipatu matxistak jaietan ere aurkituko ditugu. Tamalez, gureak uste ditugun espazioetan horrelakoak ere gertatzen dira, espazio bortitzak eraikiz. Horren aurrean, auzoetako emakumeak* indartuta eta saretuta gaude, irmoki, ematen diren erasoei erantzun bat emateko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!