Errekaleorreko jaiak ospatuko dituzte astebruruan
Bost urte igaro dira Errekaleorreko argi mozketatik, eta gitarau oparoa antolatu dute aurten jaietarako, data horri keinu eginez. Asteburuan zehar kontzertuak, bazkariak, azokak, tailerrak, zinema emanaldiak eta beste asko egingo dituzte.
Maiatzaren 27, 28 eta 29an ospatuko dituzte Errekaleor auzo askeko jaiak aurten. «Bost argi urte» lelopean zabaldu dute jai herrikoi eta autogestionatuen egitaraua, bost urte baitira Errekaleorrera argia moztera joan zirela Iberdrolako langileak Ertzaintzaz lagunduta, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailaren aginduz.
Ostiralean jaiei hasiera emateko txupinazoa egingo da, eta kontzertuak eta afaria ondoren. Larunbaterako egun osoko egitaraua antolatu dute. Igande arratsaldean, garbitu ostean, zinema emanaldiarekin amaituko dira aurtengo Errekaleorreko jaiak.
Maiatzak 27, ostirala
- 17:00 Txupinazoa eta bloke-poteoa
- 21:00 Kontzertuak
- Omen
- Ginger
- Letagin
- Afaltzekoa egongo da
Maiatzak 28, larunbata
- 11:00etatik aurrera
- Azoka artisaua
- Ginakana herri gimnasioarekin
- BMX erakustaldia
- Ludoteka buruhandiak
- Bizikleta tailerra
- Marianitada eta herri bazkaria
- 16:00etatik aurrera
- Ipuin kontalariak
- Antzerkia: Prospectus Vitae
- 22:00etatik aurrera
- Mural margoketa zuzenean
- Kontzertuak
- Amanita Musikaria
- Erzio
- Mice
- Gorka Suaia
Maiatzak 29, igandea
- 17:00etan garbiketa
- 20:00etan RK-ko covid film festibala
- Palomitak, salda eta txokolatada egongo dira
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!