O no será-Edo ez da izango: Tarantismoa martxan
Irratsaio honetan askotan dantzan jarri gaituen dj-talde feminista bat dugu gonbidatu, Tarantistak.
Onoseran hilabetean ohikoa den moduan irratsaio musikala egin nahi genuen, aurrekoa martxoaren 29an izan zen. Gainera data hauetan asko oporretan egongo zaretela, eskapadatxuak girotzeko gaia aukeratu dugu. Eta lanean zaudenontzat ere astea animatzeko saio aproposa!
Pandemia garaian kultura gogor astindu den esparrua izan da eta horren barnean musika. Bereziki zuzeneko emanaldiak eta publikoaren berotasuna behar duen arlo hori. Horregatik gaurkoan dj-en lanari keinu bat egin nahi izan diogu. Djen jardueretariko bat ikusleak dantzan jartzea da, “chair-dance” garaietan posible izan ez dena. Gure onoserako kideekin bat egiten dugu: “Ezin badugu dantzarik egin… ez da gure iraultza”.
Pandemia ez da guztia eta aurretik ere bazegoen arazo handi bat oholtzara igotzeko orduan, matxismoak eta subjekto hegemonikoek esparru hori nabarmen hartzen zutelako eta jarraitzen dutelako hartzen.
Beraz, irratsaio honetan askotan dantzan jarri gaituen dj-talde feminista bat dugu gonbidatu, Tarantistak. Pandemia garaiko hausnarketak komentatzeaz aparte, bere ibildeaz eta esperientzaz hitz egingo digute. Ez da lehenengo aldia gure saioan ditugula, orain dela lau urte egon ziren ere bai.
Haiek aukeratutako abesti hauek tartekatuko ditugu saioan: Beautie Brain-en Veneno de serpiente abestiaren DJ Pimp-en remixa, Hemendik at!-en Anti nazi, Krudas Cubensi-ren Mi cuerpo es mío, Tremenda Jauría-ren Con tol deskaro, Banda Blanca-ren Sopa de caracol eta Pont Aeri-ren Flying Free.
Beraz, leku aproposa bilatu eta gozatu!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!