Hezkuntza Akordio berriaren aurka agertu da Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea
Elkarretaratzea egin zuten atzo, martxoak 28, Gasteizko Legebiltzararen aurrean. Salatu dutenez, Hezkuntza Akordioa alderdi politikoen artean adostu da, baina Akordio sozialik egin gabe Hezkuntza eragileekin, bereziki Eskola Publikoko komunitatearekin, hau da, sindikatu, familia eta irakasleekin.
«Entzundako hitzez aparte, ez dago idatzizko aipamenik Eskola Publikoa ardatz izango dela adierazten duenik. Kontrara, sistema duala betikotuko duen Lege Berriaren oinarriak finkatu nahi direlakoan gaude», salatu dute.
Topagunearen balorazioa, Hezkuntza Akordioa dela eta
Hezkuntza Lege berriaren abiapuntua “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa” izango da eta horrela, Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen arabera, bi sareen sistema diskriminatorioa ez da gaindituko. Gainera, Lege berriak sare pribatuaren finantzazioa handituko duela uste dute, akordioak «doakotasuna» bermatzeko hartzen duen konpromisoa ikastetxe pribatuen finantzaketa igotzean datzalako.
Bestalde, diotenez, eskola-segregazioaren aurka proposatzen diren neurriek ez dute segregazioarekin bukatuko: «udal matrikulazio bulegoak “familiei matrikulazioa egiten laguntzeko” izango dira,beraz, ikastetxe pribatuek familiak “filtratzeko” aukera izaten jarraituko dute». Azkenik, euskarari dagokionez atzerapauso nabarmena dagoela azaldu dute, murgiltze eredua ez delako bermatzen ikastetxe bakoitzaren esku uzten bada hizkuntza proiektua sortzea.
Laburtuz, akordio honek sistema duala finkatzen duela azaldu dute: «ikastetxe pribatuei finantzazioa handituko die; ez du segregazioari benetako neurriekin aurre egiten eta ez da murgiltze eredua unibertsalizatzen».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!