Ikasle greba egingo dute gaur heziguneetan, hezkuntza erreformak gelditzeko
Martxoaren 24rako ikasle greba deitu du Ikasle Abertzaleak eragileak Hego Euskal Herrian, eta manifestazioak egingo dituzte lau hiriburuetan. Gasteizen 12:00etan hasiko da Virgen Blancatik, eta blokeak antolatu dituzte ikastetxeetatik.
Hezkuntza erreforma garrantzitsuen urtea izaten ari da 2022a: LOSU, LOMLOE eta Lanbide Hezkiketako Plana, besteak beste. Horiek datorren ziklo ekonomikora egokitzeko ezinbesteko eraldaketa prozesua gauzatzeko erreformak dira, Ikasle Abertzaileak-en arabera, «elite ekonomikoek gidatu eta politikari profesionalek aplikatuko» dituzten neurriak. Azaldu dute hezkuntza garestitzen ari dela eta ikasleriaren zati bat kanporatua izaten, kontrol soziala areagotu eta ikasleen osasun mentala okerrera egiten ari den bitartean.
Lege bakoitzak bere esparrua badu ere (dela unibertsitatea, lehen eta bigarren hezkuntzak edo lanbide heziketa), egoera orokor bati erantzuten diotela uste du IAk: krisi kapitalistari, hain zuzen. LOMLOEren bitartez, gaitasun tekniko-digitalen irakaspena bermatu, lehiakortasunaren eta ekintzailetza kapitalistaren balioak indartu eta pentsamendu kritikoa garatzeko aukera oro ezabatuko dela uste dute. Lanbide Heziketako lege berriaren bitartez, berriz, eredu Duala derrigorrezkoa izango da «lan indar merkea sor dadin eta enpresek etekinak handi ditzaten». Unibertsitatean, LOSUren bidez, etekin ekonomikoa bermatzen duten graduak bultzatuko direla azaldu dute, eta bestelako graduak «pixkanaka desintegratu».
Ikasle antolakundeak arrazoitu du erreforma horiek guztiek «zuzen-zuzenean kolpatzen dutena langile klasea dela». Horregatik, erreforma prozesu honen aurrean antolatzeko eta mobilizatzeko unea delako, greba deitu dute Hego Euskal Herri osoan. Azken asteetan grebaren arrazoiak azaldu eta deialdia zabaltzeko hitzaldi eta elkarretaratze ugari egin dituzte, ikastetxe zein unibertsitatean. Manifestazioak egingo dituzte lau hiriburuetan. Gasteizen ekimen nagusia 12:00etan hasiko da Virgen Blancatik, eta blokeak antolatu dituzte ikastetxeetatik.
#M24 | Martxoak 24aren Ikasle Grebaren harira bilera irekiak burutuko dira hainbat ikastetxetan deialdiari buruzko informazioa partekatzeko.
📢 Adi zuen ikastetxearen deialdira #m24ikaslegreba ‼️ pic.twitter.com/N7QPBZNpdn
— Gasteizko IA (@IAGasteiz) March 9, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!