Iraultzak eta Bultzadak Ertzaintzaren jokabidea salatu eta ardurak exijitu dituzte
Igandean Donostian Ertzaintzak egindako kargak eta izandako jarrera oldarkorra salatu du talde gasteiztarrak, eta erantzukizunak eskatu.
Igande honetan, Donostian, ertzainek tiro egin zieten Erreala-Alaves futbol partidura joandako gazte batzuei gertutik, foam pilotekin, eta gutxienez horietako bat bete-betean jo zuten, sare sozialetan zabaldutako bideoetan ikusi denez. Ertzaintzak 23 eta 24 urteko bi lagun ere atxilotu zituen.
Iraultza 1921 Gasteizko animazio taldeak, Bultzada Txuri Urdinarekin batera, ohar baten bidez salatu du Ertzaintzak egindako erasoa, eta erantzukizunak ere eskatu dituzte bi taldeek. «Dirudienez, Iñigo Cabacas hil eta hamar urtera, horren arduradunek ez dute inolako eragozpenik berriro ere gidoi bera errepikatzeko. Karga indiskriminatu bat berriz ere, jendez betetako eta irteera gutxiko kale batean. Tiroak, berriz ere, bertatik. Berriz ere inpunitatea». Gainera, ez zien ardurarik izan alboko parkean haurrak egotea.
Esan dutenez, hasieratik zuten Ertzainek jarrera oldarkorra eta mehatxatzailea. Arratsaldeko lehen ordutik egon ziren «jendea katxeatzen eta ikaratzen, baita auzokoak ere».
Gauzak horrela, indarkeria poliziala eta inpunitatea salatu eta erantzukizunak eskatu ditu talde gasteiztarrak.
"¡Le ha dado, le ha dado!" Imágenes de cargas realizadas por la Ertzaintza minutos antes del derbi Real-Alaves donde se les ve disparar balas de foam a menos de dos metros. pic.twitter.com/pa7HV4PzdK
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) March 14, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!