[ARGAZKI GALERIA] Elkarretaratzea Gasteizen, Bidasoa zeharkatzen beste pertsona bat desagertu dela salatzeko
Larunbat arratsaldean, hiru pertsona Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga gurutzatzen saiatu ziren Bidasoa ibaitik. Bik lortu zuten gurutzatzea, baina desagertuta dago hirugarrena. Ibaia zeharkatu zuten horiek eman zioten abisua Frantziako Poliziari. Larunbatetik desagertutako migratzailearen bila ari dira, baina oraindik ez dute aurkitu.
Elkarretaratzea egin zuten atzo, asteartea, Gasteizen, muga zeharkatu nahian Bidasoa ibaian beste pertsona bat desagertu dela salatzeko. Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz plataformek deitu zuten kontzentrazioa, «Europa erruduna. Euskal Herria, harrera herria» lelopean.
Larunbat arratsaldean, hiru pertsona Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga gurutzatzen saiatu ziren Bidasoa ibaitik. Bik lortu zuten gurutzatzea, baina desagertuta dago hirugarrena. Ibaia zeharkatu zuten horiek eman zioten abisua Frantziako Poliziari. Larunbatetik desagertutako migratzailearen bila ari dira, baina oraindik ez dute aurkitu. Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan zortzi pertsona hil dira jada eta milaka dira Atlantikoan edo Mediterraneoan urtero itotzen direnak.
Mugen itxierak migratzen duten petsonen bizitzak arriskuan jartzen dituela salatu dute elkarretaratzean. Migratzaile guztientzako korridore humanitarioak eta igarobide seguruak aldarrikatu dituzte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!