Hasi da Trebiñu Korrika prestatzen
Korrika eguna egin zuten larunbatean, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan. Martxoan eta apirilean beste hainbat ekimen ere izango dituzte, tartean, "erre. Aldarri bat bertsoz" antzezlana larunbat honetan.
Korrika Eguna egin zuten Trebiñun: pilota partida eta Korrikaren aurkezpena goizean Baxauriko frontoian, Arai erraldoi eta buruhandien konpartsarekin; eta ondoren, bertso-bazkaria, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Felipe Zelaieta bertsolariekin.
Martxo eta apiril osoan zehar izango dituzte Korrikarako giroa berotzeko ekitaldiak Trebiñun, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan. Datorren larunbatean, martxoak 12, arratsaldeko 6etan, Trebiñuko Ihuda-Ibaia zentro soziokulturaleko areto nagusian «erre. Aldarri bat bertsoz», Enklabeko Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan taularatuko da. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Antzerki emanaldi hau euskaraz eskainiko da, datorren apirilaren 6an, asteartea, goizeko hirurak laurden gutxiagotan, Obekuritik Trebiñura iritsi aurreko kultur egitarauko guztiak bezala.
Horrez gain, martxoaren 20an, Gag Street Boys antzezlanaren txanda izango da, 13:00etan Albainako frontoian; 27an, berriz, Aitona Zittalak Bandaren emanaldia izango dute, 13:00etan Ihuda-Ibaia aretoan; azkenik, apirilaren 6an, Korrika Txikia egingo dute Argantzongo ikastolan, 17:30etik 18:30era.
eRRe. Aldarri bat bertsoz
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!