«Adabakien» garaia gainditzeko eskatu dute trebiñarrek
Trebiñu Araba da mugimendua berrabiarazi dute, integrazioa eskatzeko. Pandemian zehar bizi izandakoa jarri dute antolaketa administratiboaren "irrazionaltasunaren" adibidetzat. through Alea.eus
Trebiñuko herritar talde batek Trebiñu Araba da mugimendua berrabiarazi du, beste behin, enklabea Arabaren parte dela aldarrikatzeko.
Larunbatean Trebiñuko Maria Diez de Ure plazan egindako agerraldi batean egin dute mugimenduaren aurkezpen ofiziala. Bertan, askotariko pertsonek osatutako mugimendu direla azaldu dute, helburu komuna dutenak: «soziologikoki» arabarrak diren jakitun, administratiboki ere Arabako parte izan nahi dute.
«Arabar sentitzen gara, Arabako bihotzean bizi garelako», berretsi dute aurkezpenean. Baina, sentimendu hutsez gain, Gaztela eta Leonen administrazioaren pean bizitzeak ekartzen dizkien arazo praktikoak nabarmendu dituzte.
Argitu dute ez dutela «ezer» Burgosko ez Gaztela eta Leonen aurka, eta eskertu dute Arabako zein Burgosko diputazioek zenbait arazo praktikori aurre egiteko hitzarmenak martxan jarri izana. Baina gaineratu dute horiek «adabakiak» direla, eta, «lehenago edo beranduago», adabaki horiek estali asmo dituzten «zuloak» azalera bueltatzen direla.
Horregatik, erakundeen arteko hitzarmenen aterabidea «behin behineko» kontua izan behar dela babestu dute, eta, hortaz, erakundeei eta alderdi politikoei eskatu diete hitzetatik «ekintzetara» pasatzeko.
Pandemian zehar bizi izandakoa jarri dute adibidetzat. Izan ere, alarma egoeran zehar Arabarekin batera hartu ziren hainbat neurri, baina ez beste batzuk. Hala, segurtasuna Euskal Autonomia Elkartearen esku zegoen; ostalaritza eta merkataritza, berriz, Gaztela eta Leonen esku. Egoera horrek zenbait arazo eta buruhauste ekarri zituen, hala nola lanera joan ahal izatea, baina erosketak egiteko arazoak izatea.
Osasunean bertan ere eragin zuen egoera, mugimenduko kideen esanetan. Herritar asko Gasteizen erroldatuta egonda, horrek eragotzi zuen enklabeko kutsatzeen jarraipen egokia egitea.
«Beste behin, antolaketa administratibo irrazionalak ekarritako gabeziei adabakiak jarri zaizkio, erregimen orokorrari jarritako salbuespenaren bitartez», aldarrikatu dute.
Duela bi aste Gaztela eta Leongo hauteskundetan izandako abstentzio handia aipatu dute, egoeraren adierazle. –Trebiñun %64koa izan zen, eta, Argantzunen, %59koa–.
Herritar hauek asteak zeramatzaten biltzen, eta aste hauetan zehar zenbaki zehatz bati lotako kanpaina bat egin dute ere: 279,6. Orain ezagutarazi dutenez, horiek dira, hain justu, enklabearen lurraldeak hartzen dituen kilometro koadroak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!