Karla Pisano (Etxebizitza Sindikatua): «Gaur gaurkoz inortxok ere ez du defendatuko kaleratzeen moratoriaren eraginkortasuna, argi dago propaganda politikorako mekanismoa dela»,
23 pertsona etxetik kaleratuak izateko arriskuan daude Gasteizen hilabete honetan.
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak prentsaurrekoa egin zuen joan den astean, eta bertan salatu zuten 23 pertsona daudela etxetik kaleratuak izateko arriskuan. 5 familia Alokabidek utzitako «zurkidura» etxebizitzetan edo etxebizitza «dotazionaletan» daude, eta 5 urte igarota inolako alternatibarik gabe kaleratu nahi ditu erakunde publikoak. Bestalde, 16 pertsona Barrenkale kaleko hostal batean daude, eta bertatik kaleratzeko arriskuan daude, jabeak hostal gisa alokatzeko baimenak ez dituelako, eta kale gorrian gelditzeko arriskuan daude kasu honetan ere.
Karla Pisano Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu bi kasu hauek sakonago. Bestalde, espainiar Gobernuak ezarritako etxegabetzeen moratoriari buruz hitz egin dugu, eta azaldu du eraginkorra ez izateaz gain, moratoriaren helburua dela «kaleratzeak ez gertatzea denak batera, haserre soziala neutralizatzeko».
Etxebizitza sindikatuaren jardunaz, antolakuntza komunistaren beharraz eta beste kontu batzuez ere aritu gara. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Karla Pisano (Etxebizitza Sindikatua): "Gaur gaurkoz inortxok ere ez du defendatuko kaleratzeen moratoriaren eraginkortasuna, argi dago propaganda politikorako mekanismoa dela",00:26:24
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!