Ehiza dorreen aurkako sabotaia ekintzak egin dituzte Araban eta Euskal Herri osoan
Animalen Askapenerako Fronteak bere gain hartu ditu ekintzak.
Irailean egindako ekintza baten argazkia. Argia.eus
Animalien Askapenerako Fronteak 20 ehiza dorre suntsitu ditu Euskal Herrian, horietako zenbait Araban. Ekintza horren arrazoiak adierazi dituzte prentsa ohar baten bidez.
Lehenik, ehiza «animalia ez gizakien bizitzen kontrako ekintza gorenetarikoa dela» azaldu dute. Bizi garen sistema «espezista» delako eta «logika espezistaren arabera» pentsatzen dugulako, animalien bizitzak jabetza gisa hartzen direla salatu dute.
Adierazi dutenez, kapitalismoaren aurkako ekintza bezala ulertzen dute sabotaia hau: «eraila den animali bakoitzeko estatua, hau sostengatzen duten enpresekin batera, ekonomikoki aberastu egiten da, armen merkatua eta azken ehiza-teknologiak ahaztu gabe». Sistemaren aurkako intsumisioa «nahitaez antiespezista eta antikapitalista» izango dela aldarrikatu dute.
Maskulinitate hegemonikoaren erreprodukziorako mekanismoa gisa ere deitoratu du ehiza ALF-ek, «gizon cis-enak ez diren gorputzen kontrola, kosifikazioa eta objetibizazioaren bitartez». Zentzu horretan, ehizak «menderakuntza estrukturalaren normalizazio eta onarpena» ahalbidetzen duela salatu dute.
Gogorarazi dute, halaber, ehiza ez dela «elikatzeko beharrezkoa», ezta «aisialdi legitimoa» ere.
Horrelako ekintza baten zentzua aldarrikatu dute «horren markatuta dauden data hauen bezperan»; izan ere, «gabonetako merkatuetan eta gure etxeko mahaietan heriotzaren gehiegikeria protagonista izaten da eta bertan, tradizioaren izenean, kontrola eta gaiztakeria erreproduzituz, gizakiak ez diren animalien gorputzen jazarpena erakusten da».
Gauzak horrela, ehizaren aurkako ekintzak aldarrikatuko dituztela jakinarazi dute, «egitura espezista, matxista eta kapitalista suntsitzeko» bidean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!