Ioar Oteiza (Durangoko Azoka): «Iazkoarekin konparatuta, aurten berriz guneak berreskuratuko ditugu, azokako ohiko guneetan diziplina ezberdinetako ekitaldiak izango dira»
Abenduaren 3tik 8ra izango da 56. Durangoko Azoka. Izena eman beharra dago bertaratzeko.
BaDa, badator berriz ere Durangoko Azoka, 56. aldiz. Aurtengo edizioan pandemiaren eraginak oraindik sumatuko badira ere, iazkoa baino lasaiagoa izatea espero dute antolatzaileek. 990 kultur nobedade izango dira Azokan, eta kultur ekitaldi ezberdin ugari.
Ioar Oteiza Azokako komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu Hizpidean. Oteizak azaldu dizkigu aurtengo berritasunak, egitarauaren eduki batzuk nabarmendu eta bertaratzera gonbidatu gaitu. Landako gunean sartzeko izena ematea beharrezkoa izango da, durangokoazoka.eus web orrian aurkituko dituzue eman beharreko pauso guztiak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ioar Oteiza (Durangoko Azoka): "Iazkoarekin konparatuta, aurten berriz guneak berreskuratuko ditugu, azokako ohiko guneetan diziplina ezberdinetako ekitaldiak izango dira"00:12:36
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!