Maddalen Muguruza (Ankerkeriari Stop): «Herri honek jasan duen jazarpen politiko, polizial eta judizialaren beste adibide bat, ez dugu ulertzen nola gaur egun jarraitu ahal diren horrelakoak gertatzen»
Asanblada irekiak deitu dituzte Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren auzia mahai gainera ekartzeko. Gaur, Agurain eta Amurrion.
Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren gazte arabarren aurkako epaiketak aurrera darrai, eta laster espero da Auzitegi Gorenaren ebazpena, defentsak jarritako azken helegitearen ondoren. Horren aurrean, Ankerkeriari Stop plataformatik asanblada irekiak deitzeko hautua egin dute, gaia berriro lehen lerrora ekartzeko.
Maddalen Muguruza Ankerkeria Stop-eko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu digu prozesua orain arte nolakoa izan den, zer espero den orain, eta ze irakurketa egiten duten epaiketa honen inguruan.
Asanblada irekietan parte hartzera ere deitu du. Gaur, azaroak 24, bi asanblada ireki egingo dira, 19.00etan, bata Amurrion eta Agurainen bestea. Bestalde datorren astelehenean, azaroaren 29an, Gasteizen elkartzeko deia zabaldu dute, 19.00etan Judimendiko Auzo Elkartean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maddalen Muguruza (Ankerkeriari Stop): "Herri honek jasan duen jazarpen politiko, polizial eta judizialaren beste adibide bat, ez dugu ulertzen nola gaur egun jarraitu ahal diren horrelakoak gertatzen"00:07:53
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!