Hala Bedik Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.
Aurtengo hitzordua urtarrilaren 21 eta 22an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean. Eta honakoak dira antolatutako lau tailerrak:
- Irratigintza
Ahozkotasuna irratigintzan, irrati mahaiaren erabilera eta programa batekin audio edizioa eta
grabazio praktikak landuko dira. - Prentsa / Sare Sozialak (beteta, itxaron zerrenda dago)
Herri mugimenduak komunikabideekin garatu behar duen harremana jorratuko da, estrategia
komunikatiboa aurrera eramateko irizpideak landuz, sare sozialak baliatuta. - Kartelgintza
Kartelgintzarako erreminta ezberdinak ikasiko dira, adibide praktikoekin, eta kartel ezberdinak
egiteko aukerarekin.
Norberak bere ordenagailu propioa ekarri beharko du. - Bideogintza
Ikus-entzunezko proiektu bat sortu ahal izateko, irudien eta soinuen grabazioaren oinarrizko teoria jaso eta bideo grabazio praktikoak egingo dira. Programako erremintak, irudien eta soinuen nahasketa, errotuluak, bideoei formatuak eman eta sarean zabaltzeko azalpenak ere emango dira.
Norberak bere ordenagailu propioa ekarri beharko du. Karmara propioa ere ekar dezake baina ez da ezinbestekoa.
Parte hartzeko irizpideak:
Parte hartzeko izena eman behar da Halabediren webgunean. Izen-ematea urtarrilaren 14an itxiko da.
Halabediren webgunearen helbidean izango den formularioa betetzea nahikoa izango da. Matrikulazioa eginda, 10 euro ordaindu beharko dira egunean bertan, eta Hala Bediko USB bat banatuko da, tailerren eduki teorikoekin eta hainbat baliabide eta erremintekin.
Ostiralean, 16:30etatik 20:00ak arte izango da tailerra, eta larunbatean aldiz, 09:30etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:30ak arte. Guztiak Oihaneder Euskararen Etxean burutuko dira.
Larunbatean, denok batera bazkaltzeko aukera ere egongo da, baina horrela zehaztu beharko da formularioan.
Azkenik, plaza mugatuak izango dira, beraz inskripzioaren ordenaren arabera, ikastaro bakoitza betetzen denean, itxiko da izen-emateko aukera.
Bajak
Esan beharrik ez dago, behin izena emanda, parte hartzeko konpromisoa hartzen dela. Eta ikastaroa utzi behar izatekotan, norbanakoaren erantzukizuna da bajaren abisua urtarrilaren 14a baino lehen jakinaraztea honako helbide honetan: izanmedia@halabedi.eus, plaza bete gabe geratu ez dadin eta beste inork izena emateko aukera izan dezan.