Babestu Maite Duzun Mendia dinamikaren seigarren eta azken martxa izango da larunbatean
Datorren larunbatean, urriak 16, Arabako Mendiak Aske plataformak Babestu Maite Duzun Mendia ekimenaren baitan seigarren eta azken mendi martxa egingo du. Uda honetan Iturrietako Mendiak, Arkamo, Labraza, Azaceta eta Cantoblanco mendietan egin dituzte ibilbideak, eta Jarindo mendian izango da martxa oraingoan.
Dinamikaren helburua Araban eraiki nahi diren zentral eolikoek mehatxatutako ondare naturala ezagutaraztea izan da. Mendien industrializazioari aurre egiteko «gaitzespena eta mobilizazioak» indartzea ere lortu dute bide horretatik.
Lortutakoak eta helburuak
Arabako Mendiak Askek gogorarazi du milaka lagunek parte hartu dutela udan zehar martxetan, manifestazioetan eta alegazioak sinatzen. Parte hartze horri esker naturguneak babesteko legeak betearaztea eta Arkamo eta Iturrieta suntsitu nahi zituzten proiektuak geldiaraztea lortu dela azaldu dute, «duela hamarkada bat gertatu zen bezala». Gaineratu dutenez, ez dago Eusko Jaurlaritza ez ahaldun nagusiari eskertzekorik; izan ere, horien «eginbeharra izan beharko litzateke lurraldeko natura- eta landa-ondarea babestea».
Hori dela eta, eta herriek gaitzespena erakutsi dieten beste proiektu batzuk martxan daudela gogoratuz (Azaceta, Labraza, Cantoblanco eta Jarindo), mobilizatzen jarraituko dutela jakinarazi du Arabako Mendiak Askek. Zehazki, erakundeei elkarrizketarako borondatea eskatzen diete eta, horrela, biodibertsitatea babestuko duen ingurumen-politika bat adostu dadila.
Jarindora irteera
4 bide egingo dira aldi berean: Aramaioko pilotalekutik, Marixeka ermitatik, Legutioko pilotalekutik eta Leintz Gatzaga plazatik.
Jarindo mendiaren gailurrean elkartuko dira guztiak eta bertan egingo da deialdiaren azken ekimena. Aurreko 5 martxetan lagun izan duten makila Araba Bizirik plataformaren ordezkariek jasoko dute.
Jardueraren programa eta gutxi gorabeherako ordutegia hemen:
Ibilaldia | 1-ARAMAIO | 2-MARIXEKA | 3-LEGUTIO | 4-LEINTZ-GATZAGA |
Joan-etorria distantzia (km) | 21 | 5,5 | 11 | 11,5 |
Desnibela + (m) | 750 | 300 | 350 | 500 |
Hasiera | 9:00 | 10:30 | 10:00 | 9:30 |
Ekitaldia | 12:00 |
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!