[ARGAZKI GALERIA] «Menpekotasunarekin negoziorik ez!» lelopean, manifestazioa egin dute Gasteizen, kalitatezko zaintza-sistema publikoaren alde
Arabako Pentsiodunen Mugimenduak egin du deialdia, Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta.
Manifestazioa egin da Gasteizen gaur, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, kalitatezko zaintza-sistema publikoa aldarrikatzeko, menpekotasunarekin negoziorik egingo ez duena. Arabako Pentsiodunen Mugimenduak deitu du mobilizazioa, «Menpekotasunarekin negozioarik ez! Los derechos no caducan con la edad» lelopean.
Egungo gizarte- eta osasun-politikei dagokienez, Covid 19 pandemiak agerian utzi ditu adinekoek erabiltzen dituzten zerbitzu publikoen gabezia larriak: zerbitzu soziosanitarioenak, eguneko zentroenak, etxez etxeko laguntza-zerbitzuarenak, egoitzenak, ospitaleenak eta abar. Adineko pertsona asko bakarrik eta bakartuta egon dira etxe zein egoitzetan.
Zaintza-sistema birpentsatzeko beharra aldarrikatu dute. Izan ere, prekarizatua eta feminizatua izateaz gain, ez die gaur egungo adineko pertsonek dituzten beharrei erantzuten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!