Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoa atzeratu dute
Hala ere, Zentro Sozialistaren desalojoa behin betiko geldiarazi arte borroka prozesuarekin aurrera jarraituko dutela adierazi dute Kontseilu Sozialistak eta Errakik, eta igandeko manifestazioa mantenduko dute.
Sare sozialen bidez jakinarazi du Gasteizko Kontseilu Sozialistak atzeratu egin dutela Zentro Sozialistaren desalojoa: «Gure gaitasun juridiko antolatuei esker, irailaren 15erako finkatua zegoen desalojoa bertan behera gelditu da, data berri baten esperoan.» Atzo izan zuten atzerapenaren berri.
Hala ere, argi utzi nahi izan dute «borrokan» jarraituko dutela Zentro Sozialistaren desalojoa «guztiz bertan behera gelditu arte». Gauzak horrela, iganderako deitutako manifestazioa mantenduko dute eta bertaratzeko deia luzatu dute. Andra Mari Zuriaren plazan hasiko da arratsaldeko 18:00etan.
Desalojo agindua
Abuztu bukaeran jakinarazi zuen Kontseilu Sozialistak Laboral Kutxak Gasteizko Zentro Sozialistaren aurkako desalojo agiandua igorri zuela irailaren 15erako. Errakirekin batera egindako komunikatu batean, Laboral Kutxari desalojoa geldiaraztea eta espazioaren erabilera terminoak negoziatzea exigitzen zioten. Irailaren 12rako manifestazioa ere iragarri zuten, espazioa defendatzeko.
Joan den asteetan salaketa kanpaina egin dute mugimendu sozialistako kideek. Besteak beste, informazio postuak jarri dituzte Laboral Kutxako sukurtsalean, Zentro Sozialistaren aurkako desalojo agindua salatu eta irailaren 12ko manifestazioaren berri emateko.
Hala ere, @Errakibabes|ekin batera abiatutako borroka prozesua ez dugu etengo Zentro Sozialistaren desalojoa behin betiko geldiarazi arte.
Horregatik, igandeko manifestaziora deitzen dugu berriz ere.
Laboral Kutxa, desalojoa gelditu! pic.twitter.com/1Xw6f7zCnR
— Kontseilu Sozialista Gasteiz (@Kontseilua_Gast) September 9, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!