Kalera irten dira Osakidetzaren menpeko zentroetako garbitzaileek
Gehiengo sindikalak deituta, lan-baldintza duinen aldeko mobilizazioei segida eman diete gaurko grebarekin. Hiru urte daramatzate Hitzarmen Kolektiboa berritzeko negoziaketekin
«Funtsezkoak bagara, lan-baldintza duinak nahi ditugu». Urteak daramatzate aldarrikapen honekin Osakidetzaren menpeko zentro ezberdinetako garbitzaileak. Azken urteetan negoziaketak indartu arren, enpresekin akordioa lortu orduz, negoziazioak blokeatuta jarraitzen du eta egun ez dago aurrerapausorik.
Aldarrikapen nagusien artean daude: 2012ko lanbide-karrerarako sarbidea (1); lanpostu hutsen estaldura arautzea, lankideak lanaldi partzialekin kondenatzea saihestuz (2); txanda-kontratuari lotutako erretiro partziala hartzea (3); plantillen gaineko akordioak ezartzea (4); absentziak ordeztea (oporrak, lizentziak) lan-kargak saihestuz (5); lantokietan segurtasuna eta norbanakoen osasun babesteko ekipamenduak entregatzea (6); eta enplegua bermatzea zerbitzuaren publifikatuz (7).
Mobilizazio handiak maiatzaren hasieratik
Mobilizazioak maiatzaren 6an hasi ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ospitale guztietan elkarretaratzeak eginez. Orduz geroztik mobilizazio ezberdinek jarraitu dute. Baina erantzunik jaso ez dutenez, gaurkoan greba-eguna izan dute, non, salatu dutenez, erabat baldintzatuta egongo da Eusko Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituelako. Aldarrikapenak indarrean jarraitzen dutenez, batasun sindikalak (ELA – LAB – UGT – CCOO – ESK) mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!