Alestis zigortu dute ABLEEarekin sexu diskriminazioa eragiteagatik
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Alestis kondenatu du, 2020ko maiatzean ezarritako ABLEEan hiru emakume langile sexualki diskriminatzeagatik. Enpresak 6.251 euro ordaindu beharko dizkie kalte-ordainetan. through Alea.eus
Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienteari (ABLEE) ELA sindikatuak jarritako errekurtsoa aintzat hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta Alestis zigortu egin du sexu diskriminaziorik ez izateko oinarrizko eskubidea urratzeagatik. Hortaz, enpresak 6.251 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru langileri.
Izan ere, epaiak aitortu du ABLEEa «modu diskriminatzailean» aplikatu dela eta «diskriminazio zantzu orokorrak» daudela.
Auzitegi Nazionalak Alestiseko EEEa eta kaleratzeak babestu dituen aste berean, bestelako ebazpen honetan lortutako «garaipen juridiko eta sindikala» ospatu du ELAk, berretsiz «sindikalismo feministarantz urratsak egiten jarraitu behar dela, arreta emakume langileen behar eta interes espezifikoetan jarriz, eta behar diren bitarteko eta tresna guztiak jarriz genero diskriminazio orori aurre egiteko».
2020ko maiatza
Estatu mailako ABLEEa 2020ko maiatzean adostu zuen Alestisek CCOO eta UGT sindikatuekin, eta espedienteak aplikazio ezberdinak izan zituen: kaltetutako hainbat pertsona langabeziara joan behar izan ziren lau hilabetez; beste batzuek, bitartean, txandaka lan egiten jarraitu ahal izan zuten, modu solidarioan.
Gasteizko lantegiaren kasuan, ELA sindikatuak azaldu duenez, enpresak irizpide hori aplikatu zien hainbat emakumeri; hain zuzen ere, zeharkako eskulaneko lanaldia murriztuta zuten zenbait emakume langileei.
Horren aurrean, ELAk salaketa bat jarri zuen Emakunden, baina, zortzi hilabeteko izapidetzearen ostean, gomendioak izan ziren jasotako erantzun bakarra, «ondorio praktikorik» gabekoa. «Orduan egiaztatu zen ABLEEa aplikatzeak ondorio kaltegarria zekarrela emakume langileentzat», deitoratu du sindikatuak.
Bi langileren eskariari uko
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ondorio praktikoak izan dituen arren, ezetsi egin du beste bi langileren eskaria. Horietako bat bajan dago gaixotasunagatik, eta, beraz, ABLEEak ez dio eragiten. Bestea txandakakoa ez zen ABLEEaren eraginik izan ez zuten eta lanaldi murrizketa duten lankideak ditu.
ELAren ustez, «bajan egoteak eta ABLEEa aplikatu ez zitzaien lankideak izateak ez luke nahikoa arrazoi izan behar epaiak aipatzen duen diskriminazio orokorra ez hautemateko».
Izan ere, akordioak aukera ematen zuen txandakakoa ez zen egutegia gehienez ere zortzi pertsonari aplikatzeko. «Horietatik zazpi lanaldi murriztua zuten emakumeak ziren», salatu du ELAk.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!