Faxismoaren aurkako eguna aldarrikatu dute
1945eko Maiatzaren 9an, Berlinen, nazien armadak bere kapitulazioa helarazi zion Sobietar armadari. “Garaipenaren eguna” bezala gogoratuko zen eguna izan zen hura
Askapenak zabaldutako deialdira 50 bat lagun batu ziren atzo, bertan maiatzak 9 eguna Europar Batasunak bere burua faxismoaren eta ultraeskuinaren aurkako azkenengo gotorleku gisa aldarrikatzeko erabiltzen duela salatu dute.
«Europar Batasuna, demokrazia liberal baten bermetzaile bezala, instituzioek inposatzen duten eredu kapitalista zalantzan jartzen duen edozein proiektu erdi-progresistaren aurrean. Hala ere, hasiera hasieratik Europar Batasuna Europako interesei, zein nazioarteko interes kapitalistei erantzuten dien instituzioa bezala kontsolidatu da. Europa bera osatzen duten herriek politika ekonomikoaren gainean duten erabakiak hartzeko gaitasun guztiak erauziz. 80. hamarkadako reestrukturaziotik hasi, 90. hamarkadatik aurrerako pribatizazio prosezuetatik pasa, nola egun Europatik datozen New generation funts berriakin jarraituz, Europar Batasunaren interes kapitalisten adibide argiak dira, guztietan langileen eskubideen murrizketa berriak barnebilduz. Hori gutxi balitz, Europar Batasuna agente inperialista ere badela argi ikus dezakegu, azken hamarkadetako eraso inperialisten zerrenda luzearekin, nola kanporatze politika kriminalak areagotuz eta mugak itxiz, bere aurpegi arrazista eta krudela azaleratuz.»
Askapenak mobilizazio honekin bukaera eman nahi izan dio azken hilabeteetan zehar antolatu dituzten hitzaldi zikloari. Bertan, Europar Batasunak europar langileriaren eguneroko bizitzako esparru ezberdinetan nola eragiten duen hausnartzeko espazioak sortu ditu, Gasteizko hainbat kolektibo zein erreferenteekin batera.
Gai honetan sakontzen jarraitzeko Askapenak ekainaren 11, 12 eta 13n “BIZI ELKARTASUN INTERNAZIONALISTA” jardunaldiak antolatu ditu Hernanin. Herri boterea, integrazio ereduak, inperialismoaren garapena eta honi aurka egiteko tresnak sortzea.. bezalako edukiez arituko dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!