Haizea neurtzeko estazioa kokatzeko tramitea gelditzeko eskatu du Aramaiok
Eraiki nahi den parke eolikoak Arlaban eta Jarindo mendien ingurune naturalean eta bioaniztasunean "eragin negatibo atzeraezinak" eragin ditzakeela uste du Udalak. through Alea.eus
Aramaioko Udalak helegitea aurkeztuko du Arabako Foru Aldundian, Arlaban-3 izeneko haizea neurtzeko estazioa kokatzeko prozedura geldiaraz dezala eskatuz. Energia Eolikaren Lurralde Plan Sektoriala (LPS) ez dagoela indarrean nabarmendu du Udalak. Gainera, eguneratze-prozesuan murgilduta dagoela aipatu du, eta Arlaban eta Jarindo mendien ingurune naturalean eta bioaniztasunean «eragin negatibo atzeraezinak» eragin ditzakeela eraiki asmo duten parke eolikoak.
Halaber, Udalak gogoratu du datorren maiatzaren 11 dela parke eolikoaren kontra alegazioak aurkezteko azken eguna. «Nahi duten herritarrek aukera izango dute alegazioak aurkezteko. Horretarako, herritarrek udaletxean aurkeztu dezakete alegazioa eta zuzenean Diputaziora bideratuko da».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!