HALA BIDEO | Juani Rishmawiren askatasuna aldarrikatu dute Gasteizen
Juani Rishmawik 35 urte daramatza Palestinan bizitzen, eta Health Work Commitees elkarteko kidea da. Israelgo erregimenaren indarrek bahitu egin zuten Juani duela bi aste, martxoaren 8an elkarte bereko beste bi ekintzaile atxilotu ondoren.
Juani giza eskubideen aldeko ekintzailea da eta 35 urtetik gora dira Palestinan bizi dela Health World Committees osasun-erakundean Proiektuen Koordinatzaile lanetan. Juani Israelgo Apartheid erregimenak eraman zuen atxilo, inongo kargu zehatzik egotzi gabe, eta gatibu eramateko eman zuten argudio bakarra itaunketa egin behar ziotela izan da.
Bahiketa 2021eko apirilaren 13an gertatu zen, Zisjordaniako Beith Sahur herrian, Belen hiritik oso gertu. Goizaldeko 5:45ean Juaniren familiaren etxean 20 soldadutik gora sartu ziren, bortizki armatuta, eta eraman egin zuten. Geroztik preso dute, izan ere, epailearen aurrean hiru agerraldi egindakoan, atxiloketa mugagabe luzatzea erabaki dute, inongo kargu zehatzik leporatu gabe.
Juani, gainera, duela urte askotatatik Hala bedi Irratiko albiste-zerbitzuetako ohiko kolaboratzailea da. Urte hauetan guztietan, Palestinatik egindako kroniketan, okupaziopeko errealitatearen testigantza eman digu eta ahotsa eman dio herri palestinarraren askatasunerako borrokari, modu gertu eta apasionatuan beti.
Bere askatasuna aldarrikatzeko atxikimenduak batzeko kanpaina abiatu dute eta kolektibo zein norbanakoek libertadjuani@protonmail.com helbidera bidali dezakete atximendua.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!