«Dena aldatzeko garaia, arrakala handiak sortzeko garaia» dela aldarrikatu du Gasteizko Mugimendu Feministak
Martxoaren 8ak morez margotzen ditu kaleak. Aurten ere, borroka feminista, antiarrazista eta antikapitalistak busti du Gasteiz. "Bizitzari eusteko ezinbestekoak diren zaintza lanak" egiten dituzten emkumeen* borroka eta lana aitortu nahi izan du Mugimendu Feministak, Gasteizen arratsaldean egindako mobilizazioan.
Covid19aren osasun krisia hasi zenetik emakume*, bollera eta transek bizi duten «egoera kritikoa areagotu» egin dela salatu dute Martxoaren 8ko arratsaldez mobilizatu diren milaka lagunek. «Covid-19ak sortutako egoerak, gainera, areagotu egin du etxeko eta zaintza esparruko langileen esplotazio-egoera, askoren kaleratzea, etxebizitza egoera larria eta independentzia falta, sexu-langileen diru-sarreren galera, haiekin eta haien haurrekin bizi diren emakumeen aurkako erasotzaileek indarkeria askatasunez erabiltzea», azaldu dute Mugimendu Feministako kideek.
Bereziki azken hilabetetotan garrantzia handia hartu duten zaintza lanak «logika matxista, arrazista eta kapitalisten ondorioz, ikusezin bihurtu dituzte eta gutxietsiak» direla salatu, eta lan horiek aurrera eramaten dituzten emakumeei* «errekonozimendu hori egin nahi diegu, eta hori egitea eskatzen dugu, baita geure pribilegioetatik zein paper hartzen dugun zalantzan jartzea ere», azpimarratu dute.
Borroka feminista, antiarrazista eta antikapitalista aldarrikatuz, «gaur inoiz baino gehiago, dena aldatzeko garaia, arrakala handiak sortzeko garaia» dela oihukatu du Mugimendu Feministak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!