GUTUNA | Santiago Ospitaleko langileen eskaera Herri Mugimenduetako kideei
Gasteizko Santiago Ospitaletik gertu pasatzen diren mobilizazioetan isiltasuna mantentzeko eskatu diete eragile eta norbanako ezberdinei.
Kaixo lagunok,
Gasteizko Santiago Ospitaleko langile kontzientzatuak gara eskutitz hau idazten dugunok eta, oraingo honetan, zure kolektiboarengana zuzentzeko beharra ikusi dugu. Izan ere, mesede bat eskatzeko asmoarekin helarazi nahi dizuegu hurrengo gutuna.
Lehenik eta behin, Gasteizko herri mugimenduetaz eta hauek duten mobilizatzeko gaitasunarekin oso harro gaudela adierazi nahi dizuegu.
Horren kontziente gara, lehen eskutik gainera, Santiago Ospitaleko B eraikina Bake kalean kokatuta dagoelako, alegia, mobilizazio gehienak pasatzen diren kalean.
Mobilizazio hauek, ordea, gure jarduna baldintzatzen duten kriston zarata sortzen dute: oihuak, klaxonak, txalo zaparradak… Esan bezala, oso harro gaude mobilizazio hauetan eta askotan gure lan baldintzak hobetzea eskatzen duten mobilizazioa dira hauek. Milesker, benetan.
Baina egungo egoeran, gure eguneroko lana oso baldintzatuta suertatzen da askotan zarata honekin. Une latzak dira hauek non lan karga itzela den eta estres momentuak erraz suertatzen diren. Horregatik, gure eguneroko lana ez oztopatzeko, zuri eta zure kolektiboari Ospitaletik pasatzen zaretenean mesedez ahalik eta zarata gutxien ateratzea eskatu nahi dizuegu.
Langileon mesedeotan baino, une horretan ospitalean dagoenaren bizilagun horregatik da. Gaur bera delako, baina bihar gutako edonor izan daitekeelako. Isilune hori izango da guretzako txalo zaparrada jasotzeko modu berria.
Kaleetan ikusiko dugu elkar.
GORA GASTEIZKO HERRI MUGIMENDUA.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!