Gasteiz argiztatu dute Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aurkako epaiketa salatzeko
Hiriburuko hainbat puntutatik jaurtitako su artifizialek argitu dute hiria urtarrilaren 20ko goizaldean, bi gazte arabarren aurkako epaiketaren atarian. Ostegunean hasiko da Barbado eta Zelaiaren aurkako epaiketa; fiskaltzak 16 urteko espetxe zigorra eskatu du.
Gasteizko Alde Zaharrean edota Judimendin bizi bazara eta su artifizialezberdinek esnatu bazaituzte… Ez, ez da San Sebastian eguna ospatzeko su artifizialen festa bat izan.
Hala Bedik jasotako bideo batean ikus daitezkeenez, hiriko hainbat txoko argiztaturik esnatu da Gasteiz. Ekintzaileek etxe honi bidalitako ohar batean adierazi dutenez, urtarrilaren 21 eta 22an Audientzia Nazionalean epaituak izango diren Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarren aurkako auziaren salaketa Gasteiz osora zabaldu nahi izan dute modu honetan.
Goizeko 07.00ak aldera (Alde Zaharra, Judimendi, Unibertsitateak…) su artifizialak piztu dituzte Arabako hiriburuan, epaiketa bera “ankerkeria” dela salatzeko mezua zabaldu asmoz. Eskaera fiskal handiei egin beharko diete aurre Aitor Zelaia gasteiztarrak eta Galder Barbado amurrioarrak, Duranan aurkitutako kohete batzuen harira Ertzaintzak bi gazte arabarrak atxilotu zituenetik bi urte bete direnean.
Epaiketa egunetan zehar ekimenak
Hamarnaka elkartasun ekintza egin dira Araban zehar azken egunotan, ate joka dagoen epaiketa salatzeko eta auzipetuei babesa adierazteko. Urtarrilaren 21 eta 22an ere, epaiketa igaroko den egunetan, Amurrio eta Gasteizen elkarretaratzeak, eta egun osoko informazio gunea eta manifestazioa iragarri dituzte, hurrenez hurren, ANkerkeria STOP herri egitasmoak deiturik.
Gasteizko kasuan, manifestzioa ostegun honetan izango da, 19:00etan Andra Maria zuriaren plazatik abiatuta. Amurrion, berriz, ostiralean bilduko dira.
🚨ADI🚨
Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaiketa bihar bertan hasiko da. Epaiketaren egunetan, mobilizazioak Gasteizen eta Amurrion:
▪️Gasteiz. Osteguna 21. 19:00 Andra Mari Zuriaren plaza.
▪️Amurrio. Ostirala 22. 18:00 Herriko plaza.#ANkerkeriariSTOP pic.twitter.com/ACFJPI9kKo— ANkerkeriariStop (@ANkerkeriaSTOP) January 20, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!