«Sistemaren ispilu» den indarkeriaren aurka kaleak hartu ditu mugimendu feministak
Indarkeria sexitaren aurkako nazioarteko egunaren baitan mobilizazio ugari antolatu ditu mugimendu feministak. Pandemiak egoerak baldintzatuta bada ere biolentzia heteropatriarkalaren aurkako aldarriek hartu dituzte Arabako kaleak.
Indarkeria sexitaren aurkako nazioarteko egunean Arabako kaleak hartu ditzute biolentzia heteropatriarkalaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzeko. Pandemia egoerak ez du Euskal Herriko mugimendu feminista gelditu, haer gehiago, egoera pandemikoan jarri dute fokoa: «Testuinguru konplexu honetan, sareak eta komunitatea inoiz baino beharrezkoak dira». Antolakuntza eta borroka feminista «esentzialtzat» jo dituzte.
Goizean heziguneetan egin dituzte ekimen eta mobilizazioak. Hezkuntzak sistema kapitaista heteropatriarkalaren erreprodukzioan jokatzen duen papera salatu dute. Gasteizko EHUko kanpusean, greban dauden garbitzaileekiko elkartasun keinua egin dute ere.
Arratsaldean manifestazioen txanda heldu da eta Gasteizek hartu du mobilizaziorik jendetsuena. Ehunka emakume abiatu dira Iparralde Gizarte Etxetik «Indarkeria sistemaren ispilu, ¡vamos a defendernos!» lelopean. Aurretik, NeGeak talde feministak deituta, neska* gazte blokea abiatu da Hala Bedi kantoitik «kaleak hartzeko» aldarria zabalduz.
Zerbitzu publikoak indartzea exijitu dute, pandemian zehar erresidentzietako langileen aldarriei entzungor egin zaiela salatuz Presoekiko, pentsiodunekiko eta azuo eta herrietan sortutako babes sareekiko elkartasun keinua egin dute ere.
Emakume saharauiarrek ere hitza hartu dute mobilizazio amaierako ekitaldian. Azaroaren 13an Marokok 1991eko bake akordioa hautsi eta geroztik gerra egoera ezarri du Fornte Polisarioak Mendebaldeko Saharan. «Munduko emakume guztien askatasunaren alde» etsi gabe borrokan jarraituko dutela aldarrikatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!