Administrazio publikoei inplikazioa eskatu diete Arabako aeronautika sektoreko langileek
Ehunka lagun mobilizatu ziren larunbatean Gasteizko kaleetan Arabako aeronautika sektoreak bizi duen egoera larria salatzeko. Patronalak murrizketak eta kaleratzeak burutu nahi ditu Aernnova eta Alestis enpresetan besteak beste.
Arabako aeronautika sektoreak Gasteizko kaleak hartu zituen larunbatean. Kinka larrian aurkitzen da sektorea, Alestis eta Aernnova bezala enpresa handiak kaleratzeak iragarri dituzte eta, hauei lotuta, beste enpresa txiki askok bide berdina har dezakete.
Administrazio publikoei inplikazioa eskatu zieten larunbatean Korreos plazatik abiatu zen manifestazioan. Izan ere instituzio publiko askok pisu nabaria daukate aeronautikako enpresetan. Langileek aeronautika «sektore estrategiko» bat dela gogorarazi zieten administrazioei: «ezin dute lanpostuak suntsitzea onartu».
Alestis enpresa da egoera estuenean aurkitzen den enpresa. Abuztuan iragarri zuen zuzendaritzak Estatu mailako 585 langileren kaleratzea, 87 enpresak Miñanoko Parke Teknologikoan duen plantan, plantillaren %46. Sindikatuek gogor kritikatu dute kaleratzeak eta Enplegu Erregulazio Espedientea estatu mailako prozedura baten baitan kokatzea, Miñanoko langileei euren etorkizun laboralaren gainean negoziatzeko eta ebakitzeko ahalmena kenduz.
Arennova enpresak ere bide berdina hartuko du. Uztailean iragarri zuen nazioarteko plantilla %20 murrizteko asmoa, taldeak dituen lantegi guztietako 950 behargin kaleratuz. Berantevillako fabrikan 450 langile ditu enpresak baina oraindik ez dute zehaztu nola eragingo duten kaleratze guzti horiek bertan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!