Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotza salatu dute Kanpezun
Elkarretaratzea egin zuten atzo Kanpezuko plazan iragan ostiralean Martuteneko bere ziegan hilik aurkitutako Igor Gonzalez Sola Euskal presoaren heriotza salatzeko. Herriko presoa den Unai López de Okarizen egoera ere ekarri zuten gogora.
Lagun ugari elkartu ziren atzo Kanpezuko plazan, «Espetxean hiltzen du!» lemapean, Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotza salatzeko egin zuten elkarretaratzean. Iragan ostiralean Martuteneko bere ziegan hilik aurkitu zuten Igor Gonzalez Sola preso politiko bilbotarra. Asteburuan Euskal Herri osotik zabaldu dira preso politikoaren heriotza salatzeko mobilizazioak, baita Araban ere: Amurrion larunbatean egin zuten elkarretaratzea.
Atzo Kanpezun burututako mobilizazioan Unai López de Okariz «Dimitri» herriko euskal preso politikoaren egoera ere ekarri zuten gogora. Igor Gonzalezen modura kondenaren hiru laurdenak beteak ditu «Dimitrik». Preso politiko arabarrak 19 urte daramatza espetxean, egun Darocako kartzelan, bakarrik, inongo kiderik gabe azken urte luzean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!